Hemen dugu 2020-21 ikasturteko matrikulazio-garaia, eta Orereta Ikastolak horri buruzko informazioa ahalik eta modurik zuzenenean eta praktikoenean helarazi nahi dizue.
Ikastolan
Urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra arte izango duzue horretarako aukera. Egun horietan, pasa zaitezte Ikastolako bulegoetatik inprimakiak jasotzera. Hemen duzue behar den dokumentazioa:
Online
Urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra, matrikulazioa "online" egiteko aukera izango duzue ondorengo helbidean: www.hezkuntza.net. Kasu honetan, inprimakia online bete beharko duzue, eta ondoren beharrezkoa den dokumentazioa eskaneatu eta webgunera igo.
* Bazkidetza
Haurrak Ikastolan matrikulatzen dituen familia oro izango da Ikastolako bazkide. Horiek horrela, bazkide egitean, Orereta Ikastola Koop. E.ko kapitalera ekarpena egin behar da: 60€ familiako. Urteko kuota 40,47€koa da.
Esmalteriako bulegoa (Koldo Mitxelena plaza,6): 09:30 - 12:30 / 15:30 - 18:30 (urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra)
Añabitarteko bulegoa (Zamalbide auzoa, 14): 08:00 - 16:00
Esmalteria Berriko (Koldo Mitxelena plaza, 6) nahiz Añabitarteko (Zamalbide auzoa, 14) bulegoan topatuko gaituzu hala behar duzunerako. 9:30etik 12:30era eta 15:30etik 18:30era, eta 08:00etatik 16:00etara egoten dira zabalik, hurrenez hurren.
Urtarrilaren 22an (euskaraz) eta 23an (gaztelaniaz).
Esmalteria Berrian (Koldo Mitxelena plaza, 6), 18:00etan.
Ikas-etapako zuzendariarekin bakarkako elkarrizketa hitzartzeko edota Ikastola ezagutzeko bisitetan parte hartzeko, deitu 943 52 03 97 telefono-zenbakira, bidali mezua matrikulazioa@oreretaikastola.eus helbide elektronikora (ikas-etapa adieraziz) edo bete beheko inprimakia (sakatu "bidali").