(*) HH 2tik HH 5era arteko goizeko zein arratsaldeko sarrera-ordua malgua da: 09:00etatik 09:30era goizez eta 14:45etik 15:00etara arratsaldez.
(**) Goizeko zaintza-txokora sartzeko azken ordua 08:45 da. Goizean Linon geratzen diren LHko haurrek 08:30ean sartu ahal izango dute, beranduenez.
(***) Esmalterian (HH 2) haurrak jasotzeko honako aukerak ere badaude: bazkaldu ondoren (13:45-14:00) edo siestaren ostean (15:15-16:30).
Ikastola Eredua eta Ikastolaren proiektua gustatuko balitzaizu, jar zaitez gurekin harremanetan kuota eta tarifen berri izateko. Jakizu, hala nahi duen ororen eskura egotea dela gure helburua, denena eta denetzako izan nahi dugula, eta baditugula bitartekoak horretarako.
Esmalteria Berriko (Koldo Mitxelena plaza, 6) nahiz Añabitarteko (Zamalbide auzoa, 14) bulegoan topatuko gaituzu hala behar duzunerako. 9:30etik 12:30era eta 15:30etik 18:30era, eta 08:00etatik 16:00etara egoten dira zabalik, hurrenez hurren.
Urtarrilaren 22an (euskaraz) eta 23an (gaztelaniaz).
Esmalteria Berrian (Koldo Mitxelena plaza, 6), 18:00etan.
Ikas-etapako zuzendariarekin bakarkako elkarrizketa hitzartzeko edota Ikastola ezagutzeko bisitetan parte hartzeko, deitu 943 52 03 97 telefono-zenbakira, bidali mezua matrikulazioa@oreretaikastola.eus helbide elektronikora (ikas-etapa adieraziz) edo bete beheko inprimakia (sakatu "bidali").