Informazio praktikoa eta araudia

Hemen dugu 2019-20 ikasturterako matrikulazioa egiteko garaia, eta Orereta Ikastolak horri buruzko informazioa ahalik eta modurik zuzenenean eta praktikoenean helarazi nahi dizue.


Matrikulazioa bi modutan egin daiteke:

Ikastolan: urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra izango duzue horretarako aukera. Egun horietan, pasa zaitezte ikastolako bulegoetatik inprimakiak jasotzera. Hemen duzue behar den dokumentazioa:

  • Familia-liburuaren fotokopia
  • Udal erroldaren egiaztagiria (gurasoena eta haurrarena)
  • NAN fotokopia
  • Haurraren argazkia

Online: Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra, matrikulazioa "online" egiteko aukera izango duzue ondorengo helbidean: www.hezkuntza.net (urtarrilaren 29tik aurrera egongo da erabilgarri). Kasu honetan, inprimakia online bete beharko duzue, eta ondoren beharrezkoa den dokumentazioa eskaneatu eta webgunera igo.


Ordutegia

Esmalteriako bulegoa: 09:30 - 12:30 / 15:30 - 18:30 (urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra)


Ate irekiak

Gogoratu nahi dizuegu, baita ere, ate irekien saioak izango direla urtarrilaren 23an (euskaraz) eta 24an (gaztelaniaz) Linon (Santa Klara, 7), arratsaldeko 18:00etan. Saioak irekiak izango dira ikastola ezagutzera etorri nahi duten familia guztientzat.

HHko Esmalteriako eraikina erabat berrituko dugu datorren ikasturterako. Hori horrela, ate irekien saioek dirauten artean, HHko gelen simulazioak izango dira Linon bertan gurasoek proiektua ezagutu eta haurrek goza dezaten.

Araudia.pdf

Bakarkako elkarrizketak eta bisitak

Ikastola ezagutzeko edo bakarkako elkarrizketa hitzartzeko, deitu 943 51 33 46 telefono-zenbakira. Leire Saldiasengatik galdetu (Haur Hezkuntzako zuzendaria), atsegin handiz hartuko zaitu.

Nahiago baduzu, beheko formularioak bete eta sakatu "bidali". Ahal bezain lasterren erantzungo dizugu.

Bakarkako elkarrizketak

Bisitak